XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erlijioa.

Jainkoa eta Anima.

Kristau erligioak hau erakusten du: Jainkoa dela zeruko aita, gizonak maitatzen eta aldi berean epaitzen dituena.

Gizon guztiek, aldi, kultur eta erligio guztitakoek, ezagutu izan dute Jainko deitzen duguna.

Jainkoa ezagutzea arima ezagutzea bezalaxe da gorputzari dagokion aldetik: gizona, pixkana pixkana, bere gorputzaren jabe egin zen, baina inolaz ere ezin asmatu izan zuen arima zer den azaltzen. Arimari buruzko gogoeta aintzinakoenak harnasarekin identifikatzen du.

Izan ere arima hitzak harnasa esan nahi du latineraz, grezieraz, sanskritoz eta heberkeraz (bai eta Biblian ere, Jainkoak gizona kreatzen du sudurrean harnasa isurtzen diolarik).

Jainkozko jatorriko sustantzia izpirituala dela dio arima kristau erligioak, gorputzagandik bereiz eta heriotzearen gainetik bizitzeko gai.

Hain zuzen ere, gizonak bere arimarekiko ezagutza izan ohi duenean, beronen inguruan neurtu ezina den zerbait handi sumatzen du, eta honi ematen dio Jainko izena.

Mesopotamiako eta Egiptoarren erligioak.

Lehen dokumendu idatziak utzi dizkiguten erligioak Mesopotamiakoak eta Egiptokoak ditugu; errege eta faraoi jainkotuak dituzte ardatz eta muin.

Mesopotamian aurkitu ziren Kreazioaren Poema eta Gilgamesen Epopeia, buztinezko adreilutan hizki kuneiformetan grabatuak.

Beraietan mintzatzen dira Kreazioaz, Uholdeetaz eta Bizitzako Arbolaz Biblian bezalaxe.

Erligioak jaiotzen, aldatzen eta hiltzen dira.

Erligioak jaiotzen, aldatzen eta hiltzen dira.

Bizidun guztiak bezalaxe, erligioak ere sortu bakarrik ez ezen aldatzen dira eta hiltzen.

Amenofis faraoiaren egunetan, Amon, Egiptoko jainkoa, Aton izena hartu zuen eta unibertsoaren jainko aldarrikatua.

Kristianismoak eraldaketa handi bat jasan zuen XVI. mendean protestanteen erreformarekin (ikus berpizkunde).

Hil diren erligio artean manikeismoa gogora dezagun, Persian Manesek sortua Kristo ondoren 300 urte gerora.

Hamar mendez iraun zuen, Txinara, Galiara, Espainiara eta Afrika ifarraldera hedatzen zelarik; ondoren, zeharo ezkutatu zen.